fbpxFIG BILBAO 2019 | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

FIG BILBAO 2019

FIG Bilbao

FIG BILBAO 2019

2019Ko Paper gaineko Obra eta Grabatuen Nazioarteko Festibala 8. edizioa

|
11:30 am
FIG Bilbao

FIG BILBAOk zortzigarren edizioa ospatuko du nazioarteko presentzia handiarekin eta grabatuen tailerren programa berri batekin.

Europa mailako eta ikuspegi artistikoko zitarik nabarmenena da. Erabat egonkortua, Paperaren gaineko Artea eta Grabatuen Nazioarteko Festibalak, FIG Bilbaok, zortzigarren edizioa ospatuko du berritasun garrantzitsuak dituen programa handi batekin. Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregiak azaroaren 14tik 17ra berrogeita hamar espazio baino gehiago hartuko ditu, baita konferentziak, zuzeneko erakustaldiak eta tailerrak. Horiek paper gaineko artearen eta irudi garaikidea babestea eta zabaltzea helburu duen feria baten jarrera didaktikoa indartuko dute. Hain zuzen ere, aurten FIG Bilbaok grabatu tailer programa estreinatzen du grabatu teknika eta prozesu ezberdinen erakusketekin. Ekimen horren helburua feriaren izaera didaktikoa sendotzea eta nazioarteko irudi estudioekin elkartrukatze sareak ezartzea artisten eta proiektuen mugikortasuna lortzeko, baita ere aberasgarriak diren sinergia artistikoak indartu eta laguntzeko.

Argentina herrialde gonbidatu gisa, feriara joango dira Mexikoko, Suitzako eta Portugalgo zentro artistikoak. Bere zortzigarren edizioan, grabatu prozesu eta teknika ezberdinen erakusketak dituen tailer-programa estreinatuko du.

Carmen Calvo, 2013ko Arte Plastikoen Sari Nazionala, da Pilar Zubiaurre Mahaiko (mundu artistikoan emakumeak duen paperaren inguruan eztabaidatzen den mahaia) artista gonbidatua.

“Torkulo Ekintza” programaren barruan Alan Altamirano artista mexikar sari askodunak erliebedun grabatuen erakustaldiak egingo ditu zuzenean

FIG Bilbao networking eta topaketa profesionalen II. Jardunaldia programatu du, berau artistei, profesionalei eta grabatu eta bestelako irudi teknikako erakundeei zuzenduta dago nazioarteko elkartruke aberasgarri bat bultzatzeko

Kokapena
Euskalduna Jauregia
Info gehiago

Arthazi. Asociación para la promoción del arte
FIG BILBAO