fbpxBILBAO TOTAL DESIGN | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

BILBAO TOTAL DESIGN

bilbao total design

BILBAO TOTAL DESIGN

Arkitektura, espazio eta eguneroko objektuen inguruko elkarrizketak

06:00 pm
bilbao total design

Bilbao Bizkaia Design Week egitasmoa ospatuko dela baliatuta, gaur egungo Bilboko panoramako hiru estudio oso interesgarri elkartu ditugu diseinuari, proiektuei eta eskala desberdinetan baina ezaugarri komunekin lan egiteari buruz hitz egiteko.

Lázaro Estudio proiektu pertsonal bat da, eta ekimen horren atzean dagoen “alma materrak”, Raquel Lazarok, dekorazioagatik sentitzen duen pasiotik sortu zen. Mundu izugarri honetan hamabost urte baino gehiagoko ibilbidean Lázaro estudiok azken urteetan Bilbon edo Madrilen ireki diren lokal interesgarrienetako batzuk egin ditu, besteak beste, Sumo, Magnum edo Cooper Deli. Estilo “eklektibo” horren emaitza gisa, espazioek izaera nabarmena izaten dute.

Hugo Pradesek eta Ion Zubiaurrek osatutako ONYON arquitectura e interiorismo arkitektura estudioa ere gurean izango dugu. Sorkuntza eta diseinu maila altuko arkitekto hauek soiltasunez eta fintasunez egiten dute lan, esku artean dituzten proiektuak ezin hobeto egokitu daitezen bezeroen bizimodura, berotasuna, ongizatea eta funtzionalitatea emanez. Proiektuetako eraikuntza eta diseinu lana haiek kudeatzearen aldeko apustu ausarta ari dira egiten. Lan espazioetara zein etxebizitzetara zuzendutako planteamendu horrek iraultza ekarri du erreformen sektore tradizional honetan. Nazioarteko proiektuetan egin dute lan Bruselan, Europako Parlamentuan, San Mamesen zein toki mailako proiektuetan, lan eta etxebizitza espazioetan; azken hauek ere oso interesgarriak izan dira.

Muka Design Lab diseinu estudioak Pala aulkia aurkeztuko du, finalista izan dena German Design Award 2020 sarietan; bidenabar, Abana Bilbao altzarien marka berria ere aurkeztuko dute, Atlántico eta Slow Design diseinuen lehen bildumarekin. Bilduma berri honek interes handia piztu du estatuko zein nazioarteko komunikabideetan, tartean Design Milk, Interiores Minimalistas edo AD aldizkarian.

 

Kokapena
Dock Bilbao - Paseo Uribitarte 3
Info gehiago

Muka Design Lab Nominada a los German Design awards por la Silla Pala