fbpxPRINT CITY | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

PRINT CITY

Print City

PRINT CITY

Print Festival Scotland (Dundee, Eskozia)

|
10:00 am
Print City

Print City obra monumental bat da, inguratzailea, eta eskuz margotutako kartoizko ehunka blokerekin dago eraikita. Pieza guztiek bat egiten duten elkarrekin.  

Diseinu monokromatiko deigarria dute. Estanpatuak hainbat tailerretan sortu dira, eta Dundee hiriko herritarrek, bertan, beren hiriari buruz duten irudikapena partekatzeko gonbita dute. Estanpatu, markazio eta marrazkiekin, istorio, leku edo eraikin garrantzitsuak eman dituzte ezagutzera, eta etorkizunerako nahi duten hiriaren inguruan hausnartu ahal izan dute.

Kartoizko hiri erraldoi bat izan da emaitza, non bisitariek kaleetatik ibiltzeko edo parkean esertzeko aukera duten, bai eta beste pertsonekin elkarri eragiteko eta espazio berriak ezagutzeko ere. 

Print Festival Scotland lana honako hauen arteko lankidetzaren emaitza da: Dundee Contemporary Arts (DCA) eta University of Dundee’s Duncan of Jordanstone College of Art & Design (DJCAD).  Print City lehenengo aldiz eskaini da Dundee Design Festival jaialdian. 

Erakusketa Bilbo eta Dundee hirien arteko lankidetzaren emaitza da. Hain zuzen ere, UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarearen testuinguruan landu dute, eta bi hiriak dira bertako kide.

UNESCOk, 2014. urtean, Diseinuaren Hiri izendatu zuen Dundee. Diseinua beti egon da Dundee hiriaren bihotzean, adimenean eta ariman. 

Hiriak askotariko jaraunspen aberatsa jaso du alor askotan: inprimaketa eta komikiak, ehunak eta moda, elektronika eta joko digitalak, medikuntza eta ikerketa medikoa eta hiri-plangintza. Hala eta guztiz ere, munduko beste hiri askotan bezala, industriaren gainbehera pairatu behar izan dute, eta, bertatik sortu dira gizarte- eta ekonomia-erronkak. 

Itsas pasealekua berroneratzeko bilioi bat librako lanen, lidergo indartsuaren eta arrakasta duten lekuetan kulturak duen balioa ulertzearen bitartez, Dundee, gaur egun, Erresuma Batuko hiri txikirik coolena delako da ospetsua.

Dundee, gaur egun, anbizio handiko hiri kementsua da, eta diseinuarekin konprometitua dago, bai berdintasun ezak kudeatzeko orduan, bai eskaintzen dituen aukerak kudeatzeko orduan. Dundeek bertako herritarrekiko konpromisoa du diseinuaren alorrean, eta kontzeptu hori erantsi die eskaintzen dituen zerbitzuetan. Bestalde, Dundeeko diseinatzaileak babesten ditu, bai tokian bertan, bai mundu osoan. Horrenbestez, bizitzeko munduko lekurik onenetako bat dugu orain. 

Erresuma Batuko diseinuaren lehenengo hiria da eta UNESCOren bakarra; hori dela eta, kide diren hiriek UNESCOren balioak babesten dituzte eta publikoki defendatzen dituzte diseinua tokiko garapenerako planetara eta kooperazio globalera helarazteko konpromisoa, Nazio Batuen garapen jasangarriaren helburuak lortze aldera.

Dundee elkarteari egokitu zaio Dundee UNESCOren Diseinuaren Hiri izendapena, baina honako hauen babesa izan du: Abertay University, Creative Dundee, Dundee City Council, Northwood Charitable Trust, Leisure & Culture Dundee, University of Dundee eta V&A Dundee.

Beste alde batetik, espazio horretan bertan, erakusketa-artelan hau ikusgai egongo da, eta, gainera, hiriko diseinatzaile eta artistek egindako instalazio bat izango dugu, Spheel izenekoa.

Inaugurazioa 2019/11/14 20:30 Opening

Kokapena
Ensanche eraikina

Dundee